Gabonik ez da pentsiodunen aldarrientzat, eta gaur ere hitzordua egina zuten, Tolosako Trianguloan, protestarako. Elkarretaratzea izan dute lehenengo, eta kontzertutxoa eskaini du, gero, kantari batek, pentsio duinak exijituz zintzilikatutako pankartaren aurrean.