Parapentelari bat zauritu zen, atzo, Uzturren erorita

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 28a

Arratsaldean gertatu zen istripua, eta gizonezkoa Asuncion klinikara eraman zuten. 

Uzturre mendiaren inguruetan parapentean zebilela, istripua izan zuen, atzo, gizonezko batek, 16:00ak inguruan; hala jakitera eman du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. 

Zauritua suhiltzaileek artatu zuten eta, ondoren, Ertzaintzaren helikoptero batek eraman zuen Asuncionera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!