Olentzaroren Basoa egitasmoak 2.415 euro bildu ditu

Ataria 2019ko abenduaren 27a

Guztira 2.525 lagunek bisitatu dute basoa; iaz bezala, aurten ere lortutako dirua Pakistango Hushe bailarako neskatoei ikasturtea ordaintzeko baliatuko dute.

Amaitu berri da Olentzaroren Basoa eta Zumardia elkarteak esker oneko hitzak besterik ez ditu, egitasmoaren bueltan izan diren guztientzat. Balorazioa zenbaki bidez egin dute:

  • 2.415 euro lortu dira
  • 2.525 bisitari: 1.300 haur eta 1.225 heldu
  • 6 ipuin kontalari
  • DBH 4ko 85 laguntzaile
  • Egunero, basoan, 6 arduradun
  • 26 bolondres
  • 42 kg gaztaina
  • 200 l  txokolate
  • 1.500 ipuin

Iaz bezala, egitasmoan bildutako dirua Baltistan Fundaziora bideratuko dute. Diru horrekin, fundazioak martxan duen egitasmo bat lagundu nahi dute: Pakistango Hushe bailarako neskatoei ikasturtea ordaintzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!