Argazki galeria

Nagusien pare

Ataria 2019ko abenduaren 27a

Erraldoi eta buruhandi bereziek hartu dituzte Tolosako kaleak. Tolosa&Co elkarteak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsak tailerra egin dute aste honetan, eta emaitza ikusteko aukera egongo da gaur. Lehen kalejira egin dute jada eta bigarrena Alde Zaharrean egingo dute 18:00etatik aurrera.

4 eta 11 urte bitarteko haurrek erraldoiak eta buruhandiak egiteko aukera izan dute aste honetan Tolosa&Co eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren eskutik. Tailerra egin dute eta haur bakoitzak bere erraldoi edo buruhandia prestatzeko aukera izan du. Aste honetako tailerra bukatzeko kalejiran atera dira. Goizean Lopez Mendizabal eta Gernikako Arbola inguruan egin dute kalejira, eta 18:00etan Alde Zaharrean ibiliko dira.

Datorren astean berriz ere egingo dituzte bai tailerra eta baita kalejirak ere; abenduaren 30, eta urtarrilaren 2an eta 3an, zehazki. Aste honetan bezala, datorrenean bi adin tartetan banatuta ariko dira haurrak;  4 eta 7 urte bitartekoak alde batetik, eta 8 eta 11 urte bitartekoak bestetik. Tailerrak goiz eta arratsaldez emango dira Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren egoitzan, Tolosako Ferialekuan eta www.tolosandco.org webgunean eman daiteke izena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!