Gabon kanta kuttunenak entzuteko aukera izango da, gaur, Leidorren

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 27a, 13:30

Jazza eta musika korala uztartzen dituen kontzertua eskainiko dute, gaur iluntzean, 20:15ean, Hodeiertz abesbatzak eta Juantxo Zeberio Etxetxipia gidari duen jazz laukoteak.

2002. urtean abiatu zuten, Tolosan bertan, Hodeiertz abesbatzak eta Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta musika korala uztartzen dituen Umama proiektua. Proiektuak badu jarraipena, eta gaur bertan Eguberri Umama entzuteko aukera izango da, 20:15ean, Leidor Antzokian. Horixe izango da Hodeiertz abesbatzaren Gabonetako kontzertu berezia. Lan horretarako, txiki-txikitatik etxean nahiz kalean entzun eta abestu diren gabon kanta kuttunen aukeraketa bat egin dute. 

Pianoa, zuzendaritza musikala eta moldaketak, Junatxo Zeberio Etxetxipiaren eskutik etorriko dira; Mikel Andueza arituko da saxoan, David gorospe baterian eta Amaiur Cajaraville baterian. Jazz laukote horrekin batera, Hodeiertz abesbatzak hartuko du parte, eta hauek zuzentzen Enrique Azurza arituko da.

Honako abestiek borobilduko dute gaua: 

  1. Izar baten gainean (J. Zeberio Etxetxipia / Karlos Linazasoro
  2. Mesias sarritan (Ercilla)
  3. Noel-Noel (Herrikoia)
  4. Oi Betleem (Herrikoia)
  5. Santus (I.Mokoroa)
  6. Elurra mara-mara (Serge Jarof)
  7. Aleluya (I. Mokoroa)
  8. Errege jaya
  9. Beti da orain
  10. A capelako kantua
  11. Kantu bat instrumentala
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!