Migel Soroa Oroimenezkoaren zortzigarren jardunaldia, larunbatean

Ataria 2019ko abenduaren 26a

Xabier Urbieta eta Eneko Labaka, aurreko larunbatean jokatutako norgehiagokan. AGERREMEDIA.COM

Tolosako Beotibar pilotalekuan hiru partida jokatuko dira, 11:00etan hasita. Jubenil mailako bi partida jokatuko dira eta etorkizunetako mailako partida bat.

Lehenengo partidan, jubenil mailan, Iker Egiguren eta Arbaiza bikoak Aimar Egiguren eta Emaldi bikotearen aurka. Bi aurrelari trebe eta bere ahalmena erakutsi nahi duten bi atzelari. Bigarren partidan, jubenil mailakoa ere, Lizeaga anaiek osatzen duten bikotea eta Iker Amiano eta Pablo Ibañez bikotea ariko dira elkarren aurka. Lizeaga anaiek aurre-hitzarmena sinatuta dute Baiko enpresarekin, eta, bestalde, Amiano eta Ibañezi oso zaila da irabaztea. Hirugarren partidan, etorkizuneko mailakoa, Ruiz de Larramendi-Azkarraga eta Zabala-Oliden bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Eneko Labaka eta Telletxea, finalerdietan

Aurreko larunbatean jokatutako jardunaldian, Eneko Labaka eta Telletxea Albizturko bikoteak finalerdietarako txartela lortu zuten nagusien mailan, Xabier Urbieta eta Andoni Gaskueri 22-16 irabazi ondoren.

Etorkizunetako mailan, Yaniz eta Santamariak 22-16 irabazi zioten Nazabal eta Markel Gartziari. Jubeniletan, Hormaetxe eta Sudupe finalerdietara igaro ziren, 22-10 irabazi eta gero Erkiaga eta Azpirozi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!