2019/12/26 19:30
Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du, abenduaren 26an, Corpus Christiko (Kondeaneko aldapa) aretoetan, 19:30ean, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?