Gabonetako azokak jende asko erakarri du Tolosara

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko abenduaren 21a

Goizean goizetik Tolosa festa girorako prestatu da. Urteko azken azoka berezia Gabonetako izan ohi da, eta ohiko larunbateroko azokari postu ugari gehitu zaizkio.  

14:00ak bitartean jende asko ibili da postuz postu, plazaz plaza eta kalez kale. Nekazaritzako postuei, artisauak gehitu zaizkie. Jateko eta edatekoez gain, zer ikusi eta zer erosi asko izan da Tolosan. Eta Alondegia plazak haur ugari hartu ditu, besteak beste, animalia ezberdinak ikusteko aukera baitzegoen bertan. San Tomas eguna izanik, Tolosan ere izan da txerria, txerrikume eta guzti.

Tolosako kaleak alaitzeko ardura, Tolosako erraldoi eta buru handiek izan dute, eta horien atzetik ere familia ugari ibili da. Euriak ere agertu nahi izan du Gabonetako azoka berezian, baina bisita laburra izan da berea, eta errespetatu du goiza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!