Ireki du atea merkatu txikiak

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abenduaren 20a

Tolosako Laskorain ikastolak merkatu txikia antolatu du, urteroko moduan, elkartasun helburuz; gaur zabaldu dituzte ateak.

Arropa eta jostailuak kalean ere jarri behar izan dituzte, merkatu txikiko antolatzaileek. Urteroko moduan, elkartasun helburuz merkatu txikia zabalik izango da, urtarrilaren 5a bitarte, Tolosako kultur etxeko beheko solairuan. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Azokarekin, "gauzen berrerabilpena bultzatu" nahi dute, eta aldi berean, bertan lortutako dirua hiru proiekturen artean banatuko dute: Baltistan Fundazioa, Ibarratik misio taldea eta Tolosaldea Sahararekin elkarteen artean, hain zuzen. Helburua argi dute antolatzaileek: "Kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain,  ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da asmo".

Arropa, jostailuak, liburuak eta askotariko objektuak daude eskuragarri.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!