Ataria Bertso Jaialdia 2020

Hiru egunetan sarreren ia erdiak saldu dira

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Sarrerak eskuratzeko azken egunak biharkoa eta ostiralekoa izango dituzte Atarikideek.

Urtarrilaren 18an izango da 2020. urteko Ataria Bertso Jaialdia eta honako seikoteak hartuko du parte: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.

Astelehenean jarri ziren sarrerak saltzen eta hiru egunetan 350 sarrera inguru saldu dira, saltzen jartzen direnen ia erdiak hain zuzen ere. Hala ere, Atarikideek oraindik badute beren sarrera eskuratzeko aukera. Ondorengo egun eta orduetan erosi ahal izango dituztelako Tolosaldeko Atariaren egoitzan bertan:

  • Bihar: 15:00etatik 19:00etara.
  • Ostiralean: 09:00etatik 13:00etara.
  • Helbidea: San Esteban, 20. Tolosa.

Atarikideek 10€-tan 2 sarrera erosi ditzakete eta hortik aurrera 12€-tan, gehienez 10 sarrera. Atarikide ez direnentzat berriz, eta sarrerak geldituko balira, urtarrilean jarriko dira salgai. Aurrerago informazio gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!