Beotibarren jokatu da zesta puntako Udazken Saria

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Aiestaranek (Beotibar) eta Beitiak (Danok Bat) osatutako bikoteak irabazi du aurtengo Zesta-puntako Udazken Saria, alebinen kategorian.

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Abenduak 13, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar

1. Zesta-punta, alebinak:
GALARRAGA (Zumaia) - ARRIZABALAGA (Danok Bat) 0 (11, 6) /
AIESTARAN (Beotibar) - BEITIA (Danok Bat)2 (13, 13)

2. Zesta-punta, infantilak:
GOENAGA (Beotibar) - LOPETEGI (Donostia Jai Alai) 0 (10, 7) /
BERISTAIN (Danok Bat) - FLORES (Danok Bat)2 (13, 13)

Txapelketa berezia da Udazken Saria. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!