Eguberri kontzertua eskainiko du Laskorain abesbatzak

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 16a

Bihar izango da emanaldia, Sakramentinoen elizan; guztia, 8 urtetik 14 urtera bitarteko 50 ikasle ariko dira emanaldian.

Gabonen atarian ohikoak izaten dira Gabonei loturiko musika emanaldiak, eta Laskorain Abesbatzak ere antolatu du Eguberri kontzertua. Bihar izango da, abenduaren 17an, Sakramentinoen elizan, 19:30etik aurrera.

Naiara Mintegiaren zuzendaritzapean, 8 eta 9 urteko Laskorain Txiki abesbatza ariko da, batetik, eta 10 eta 14 urte bitarteko Laskorain Abesbatza, bestetik; guztira, 50 ikasle ariko dira. Gaztetxoenek Txikia da mundua, Maitatzen zaitudalako, Singing all together, Hakuna Matata, Oilarra kanta kantari eta Argi berriak eskainiko dituzte. Laskorain Abesbatzako kideek, berriz Pantxoa eta Peioren Azken dantza, John Lennonen Imagine, Siyahamba eta Shosholoza abesti afrikarrak, Anje Duhalderen Gogoaren baitan, Lollipop eta Bonse Aba eskainiko dituzte, eta Gabon doinuz amaituko dute emanaldia, Gabon bon bon eta Zoriona guztioi kantuekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!