Binakako Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu da asteburuan, laugarrena, gaur arratsaldeko partidarekin amaituko dena. Iñaki Artolak eta Ander Imazek Irribarria-Rezustaren aurka jokatuko dute.
EMAITZAK
- Olaizola II-Aretxabaleta 14 / Altuna III-Galartza 22
- Jaka-Zabaleta 21 / Laso-Albisu 22
SAILKAPENA
- Jaka-Zabaleta 3-1
- Artola-Imaz 3-0
- Altuna III-Galartza 2-2
- Laso-Albisu 2-2
- Ezkurdia-Martija 2-2
- Olaizola II-Urrutikoetxea 1-3
- Bengoetxea VI-Aretxabaleta 1-3
- Irribarria-Rezusta 1-2
Hurrengo jardunaldia, bosgarrena, ostiralean hasi eta asteazkenean amaituko da. Hilaren 20an, Irunen, Erik Jaka lizartzarrak jokatuko du; Zabaleta lagun duela, aurkariak Olaizola II-Urrutikoetxea izango ditu.
Iñaki Artola alegiarrak eta Ander Imazek igandean jokatuko dute Arrasaten, Ezkurdia-Martijaren aurka.
Hilaren 25ean, azkenik, Eibarren, Jokin Altuna amezketarra eta Ladis Galartza izango dira, Laso-Albisuren aurka.
BIGARREN MAILAKOA
Bigarren mailan ere laugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan, osorik. Eskualdeko ordezkari bakarra Beñat Urretabizkaia ikaztegietarra izan zen. Arteagarekin jokatu zuen eta 22-16 galdu zuten, Elordi-Etxebarriaren aurka. Hurrengo jardunaldian Irunen jokatuko dute, ostiralean, Zabala-Ruizen aurka.