Gipuzkoako enpresa onenaren saria jaso du Bidegainek

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 16a

Confebasken eskutik jaso dute errekonozimendua, besteak beste, lanbide heziketa kontuan izateagatik.

1983an bost langilerekin hasitakoa, 50 langileko enpresa da gaur egun. Bidegainek asmatu du garai berrietara egokitzen, eta Artzabaltzako lantegiko taldeak jaso du 2019ko enpresa gipuzkoar onenaren saria, Confebasken eskutik.

Joan den ostiralean, errekonozimenduaren harira, bertan izan ziren Olatz Peon Tolosako alkatea eta Iñaki Pakea Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendaria. Izan ere, saria jaso izanaren arrazoi nagusienetakoa Bidegainek lanbide heziketarekin eraiki duen zubia da.Prestatutako langileak erakartzeko zailtasunak zirela eta, joan-etorriko harreman egitasmoa martxan jarri zuten iaz: Bidegainen izan ziren lanbide heziketako ikasleak, eta lanbide heziketako ikasgeletara jo zuten Bidegaingo arduradunek ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!