Ataria Bertso Jaialdia eskualdeko bertsozaleentzat ezinbesteko hitzordua da eta 2020. urteko bertso-festak badu data eta kartela: urtarrilaren 18an ospatuko da eta honako seikotea izango da oholtzan: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.
Atarikideek bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak, Tolosaldeko Atariaren egoitzan bertan, ondorengo egun eta orduetan:
- Abenduak 16, 18 eta 20an: 09:00etatik 13:00etara.
- Abenduak 17 eta 19an: 15:00etatik 19:00etara.
- Helbidea: San Esteban, 20. Tolosa.
Atarikideek 10€-tan 2 sarrera erosi ditzakete eta hortik aurrera 12€-tan, gehienez 10 sarrera. Atarikide ez direnentzat berriz, urtarrilean jarriko dira salgai.