1.000 egutegi, urtea Mugi Tolosarekin hasteko

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 13a

Asteazkenero moduan, Mugi Tolosaren hitzordua izan zen atzo, eta 2020ko egutegiak banatu zizkieten parte hartzaileei.

Hirugarren urtez, Mugi Tolosak urte osoan barrena emandako argazkiekin egutegia osatu dute, eta parte hartzaileei banatu dizkiete. Atzo, asteroko ibilbidearen ondoren, egutegi bana banatu zieten parte hartzaileei.

1.000 egutegi egin dituzte, eta 400 ikastetxeetan banatuko dituzte. Gainerakoei dagokienez, herritarrek eskuragarri izango dituzte, amaitu bitarte, Udaten, Ekoetxen, Usabal kiroldegian eta anbulatorioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!