Tolosako musika eskolako akordeoilariak dominak soinean itzuli dira Arrasatetik

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 13a

Joan den asteburuan hartu zuen, Arrasatek, XXVII. nazioarteko akordeoi lehiaketa, eta Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasleek emaitza bikainak lortu zituzten bertan.

Amaia Lizaso, Koldo Tarragona eta Maria Zubimendi irakasleen eskutik parte hartu zuten, hainbat mailatan eta, hastapenetakoan, urrezko zein zilarrezko dominak eskuratu zituzten. Laira Aldanondok eta Garazi Ezkerrak urrezko domina eskuratu zuten, eta zilarrezkoa, berriz, Amelia Elegarresta, Garazi Azpiroz, Imanol Lopetegi, Naroa Arregi, Ariane Sarasola, Oneka Seara, Bernat Aguirre, Maider Iraola, Eneko Iruiñ eta Irati Lasak.

Ganbera 1 Musika mailako parte hartzaileek, berriz, zilarrezko domina irabazi zuen, "meritu handiz". Talde horretan aritu ziren, Laida Aldanondo, Olaia Herrero, Inge Vázquez eta Daniela Zeberio.

Bide beretik, Ganbera 2 Musika kategorian, urrezko domina, saria eta epaimahaiaren aipamen berezia lortuta etxeratu ziren Irati Arrauabarrena eta Aitor Arzallus. Sail berean, Naiara Oyanluce eta Aitor Arzallus bikoteak zilarrezko domina ere eskuratu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!