Bihartik aurrera eskuragarri izango dira, abenduko eta urtarrileko zine bonuak

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 13a

Helduentzako 13 film eta haurrentzako sei izango dira ikusgai epealdi horretan; Leidorreko leihatila 11:00etatik 13:00era bitarte zabalduko dute bihar, bonuak saltzeko.

Gabonen atarian eskuragarri izango dira, Tolosako Leidor aretoko zine ziklo berriaz gozatzeko bonua. Ohiko moduan, larunbat goizez zabalduko dute leihatila horretarako, bihar, 11:00etatik 13:00era bitarte; bestela, saioen aurretik ere eskuragarri izango dira.

Abendua eta urtarrila bitartean 19 film eskainiko dituzte guztira, ziklo berrian; 13 helduen filmak izango dira, eta 6 haurrenak.

Honakoa izango da egitaraua:

Abenduak 14, larunbata

19:30 / 22:30. Ventajas de viajar en tren

Abenduak 15, igandea

17:00. Maléfica: maestra del mal (haur zinema)
19:45 / 22:00. The Farewall

Abenduak 16, astelehena

20:30. Ventajas de viajar en tren

Abenduak 19, osteguna

19:15 / 21:45. Lo que arde (bertsio originala)

Abenduak 21, larunbata

19:30 / 22:30. Estafadoras de Wall Street.

Abenduak 22, igandea

17:00. Mr. Link: jatorri galdua (haur zinema)
19:00 / 22:00. Intemperie

Abenduak 23, astelehena

20:30. Intemperie

Abenduak 25, asteazkena

19:30. Estafadoras de Wall Street

Abenduak 26, osteguna

17:00. La oveja Shaun
19:15 / 21:45. Ruben Brandt, coleccionista

Abenduak 28, larunbata

19:30 / 22:30. El hoyo.

Abenduak 29, igandea

17:00. Asto erregea (haur zinema)
19:30 / 22:00. La hija de un ladrón

Abenduak 30, astelehena

20:30. La hija de un ladrón

Urtarrilak 1, asteazkena

19:00 / 22:00. Star Wars: el ascenso de Skywalker (bonodunek + 4,05 euro)

Urtarrilak 2, osteguna

17:00. Frozen 2
19:15 / 21:45. Cuando fuimos brujas (jatorrizko bertsioa)

Urtarrilak 4, larunbata

17:00 /19:30. Frozen 2 (haur zinema)
22:00. Star Wars: el ascenso de Skywalker (bonodunek + 4,05 euro)

Urtarrilak 6, igandea

19:00 / 22:00. Star Wars: el ascenso de Skywalker (bonodunek + 4,05 euro)

Urtarrilak 9, osteguna

19:15 / 21:45. Ray & Liz (jatorrizko bertsioa)

Urtarrilak 12, igandea

17:00. Los Rodríguez y el más allá (haur zinema)
19:30 / 22:00. Legado en los huesos

Urtarrilak 13, astelehena

20:30. Legado en los huesos

Urtarrilak 16, osteguna

19:15 / 21:45. El traidor (jatorrizko bertsioa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!