Motorraren gehigarria

Erregaia baino gehiago

Ataria 2019ko abenduaren 13a

Arriaran gasolindegia 70. urteurrena ospatzen ari da. «Prest gaude bezeroek dauzkaten beharrei erantzuteko», azaldu dute.

Horregatik, urtero lortzen dute UNE175001-6 ziurtagiria, eta horrek ziurtatzen du kalitatezko zerbitzua ematen duen negozio txikia direla.

«Kalitatezko zerbitzuen eta produktuen aldeko apustua egiten dugu, eta bezeroen beharrak ahalik eta ondoen asetzeko, produktu sorta zabal bat eskaintzen dugu». Zehazki, erregaiaz gain, ibilgailuak garbitzeko tresna eta supermerkatua ere badauzkate. «Gaur egun, zerbitzu zentro bat bihurtu gara, ordutegi zabal batekin. Izan ere 06:00etatik 22:00etara egiten dugu lan», azaldu dute.

«Abantaila garrantzitsuak» ere eskaintzen dituzte, Klub Avia leialtasun txartelaren bidez. «Gure bezeroak oso gustura daude ateratzen dioten onurarekin», ziurtatu dute. Gainera, Gabonak direla eta, txartel hori erabiliz Gabonetako otarren zozketa ere badute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!