Motorraren gehigarria

Ekologikoaren aldeko apustua

Ataria 2019ko abenduaren 11

Hogei urte baino gehiago daramatza lanean Joseba Fernandezek kotxeak konpontzen. 2007an, berriz, Trt tailerra jarri zuen Tolosan.

«Jendeak konfiantza dauka urte askotako esperientzia daukagulako», ziurtatu du. 

Usabal industrialdean daukan tailerrean denetik egiten du, marka guztietako autoekin: motor konponketak, olio aldaketak, distribuzioak, gurpilak aldatzea, balazten mantentze lanak, lerrokatzeak…

Orain, ekologiaren aldeko apustu bat ere egingo du, GLP gasa jarriz. «Kotxea gasolinarekin eta gas horrekin ibiltzen da, ekologikoagoa da eta gutxiago kutsatzen du», azaldu du. Horretarako, tailerra egokituko du Fernandezek, eta ikastaro bat ere egin du.

Zerbitzu ugari emateaz gain, bezeroari ematen dioten arretari ere garrantzia ematen diote, gustatzen zaielako jendeari azaltzea piezak zergatik aldatu diren. «Beste tailer batzuetan, agian, konponketa zailak ez dituzte egiten, eta beste nonbaitera joateko esaten dizute. Gu horiek egiteko prest gaude». 

Helbidea: Usabal industraialdea, 8, Tolosa                    
Telefono zenbakia: 943 67 32 62      
Webgunea: www.tallerestrt.net                    
Emaila: oficinatallerestrt@yahoo.es  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!