TOPAk batzarra egingo du larunbatean Tolosan

Leyre Carrasco 2019ko abe. 10a, 17:30

Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformak (TOPA) prentsaurreko bat eman du larunbatean egingo duten batzarra iragartzeko

TOPAk hamar urte daramatza Tolosaldeko herritarrek jaso beharreko osasun-arretaren kalitatea, gainerako eskualdeetako herritarrek jasotzen dutenaren antzekoa izan dadinaren eskaera egiten. Konponbide moduan eskaini zioten asistentzia-ereduak ez du balio izan beste eskualdeen pare jartzeko, eta urruntzea besterik ez du eragin.

Egoera honen aurrean, TOPAko kideek batzar bat egingo dutela jakinarazi dute. Bertan Tolosaldeko Osasun-Arreta zer nolako egoeran dagoen azaltzea izango du helburu, eta horretarako, bi gai jorratuko dira: Alde batetik, Osakidetzak Tolosaldearekin 35 urteotan pilatutako zorra eta bestalde, arreta espezializatuari buruz, hau da, espezialistei buruz. Egoera sarri aldatzen ari dela azaldu dute TOPAko kideek eta horrek, Asuntzion Klinikak eta Osasun Sailak duten hitzarmenaren ondorioz jasotzen ari diren arretarekin zerikusia duela. Era berean, jendeari erakutsi nahi diote ea haietaz arduratzen den edo proposatzen dioten medikua espezialista homologatua den edo ez, osasun publikoan nahiz pribatuan.

Batzarra, abenduaren 14an, 12:00etan Tolosako Kultur Etxean izango da. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!