Imanol Rojok 30. egin du Munduko Kopan

Ataria 2019ko abenduaren 9a

Eskiatzaile tolosarrak lehen proban lortu du denboraldirako zehaztuta zuen helburua.

Joan den larunbatean Lillehammerko (Norvegia) Skiathlon proban, 15 kilometro klasikoan eta etenik gabe beste 15 kilometro librean, Munduko Kopan puntuagarria, Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak emaitza bikaina lortu zuen, 30. postuan helmugaratuz. Beraz, denboraldirako zuen helburua lortu du lehenengo proban.

Indarberrituta dago Rojo Munduko Kopako hurrengo erronkei begira. Hala nola, datorren asteburuan Davosen izango dena (Suitza) eta, Eguberriak familian ospatuta, abenduaren 28tik urtarrilaren 5era egingo den Ski Tourra, Lenzerheiden (Suitza) eta Toblach-Dobiacon eta Val de Fiemmen (Italia).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!