2019/12/24 18:00

Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera

Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera
Irteera Plaza Zaharretik, Tolosa

Kalejira. Santa Klaratik abiatuta Zerkausira arteko ibilbidea egingo dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Plaza Zaharra igaro eta Plaza Berrian egingo dute lehen geldialdia, 18:30ean. Bertaratzen diren herritarrei hitz egingo diete, Udaberri dantza taldeko kideek dantza egingo dute eta Kazkabarrako eta Samaniegoko haurrek bertsoak abestuko dituzte kioskotik. Handik abiatu eta Gaztelako Arkuan egingo dute hurrengo geldialdia, 18:50 aldera, abesbatzak emanaldia egiteko. Zerkausira joango dira azkenik, marrazki lehiaketako sariak banatu eta 20:00ak arte haurrekin egoteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!