Migel Soroa Oroimenezkoaren bosgarren jardunaldia, igandean, Beotibarren

Ataria 2019ko abenduaren 6a

Argazkia: WWW.AGERREMEDIA.COM

Hiru partida jokatuko dira, bat maila bakoitzeko, 16:30ean hasita.

Migel Soroa Oroimenezko VIII. Ogiberri Torneoaren bosgarren jardunaldia jokatuko da abenduaren 8an, igandea, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jaialdia 16:30ean hasiko da.

Lehenengo partidan, jubenilen mailan, Jaime Altuzarra-Telleria eta Naldaiz-Egaña bikoteek jokatuko dute. Bigarrengoan, etorkizunekoen mailan, Olaetxea-A. Garmendia eta Fernandez-E. Aizpitarte bikoteen arteko lehia izango da. Hirugarrengoan, elite mailan, Lerena-Jorge Sanchez eta A. Ugalde-Jorge Altuzarra bikoteek jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!