Kontsumitzaile bulegoa Gorosabel eraikinean berriro

Ataria 2019ko abenduaren 4a

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Gorosabel eraikinean da berriz, eta astean hiru egunean eskainiko du zerbitzua: astelehen, astearte eta asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara bitarte.

Kontsumitzaile moduan informazioa eta aholkularitza jaso nahi dutenek, dena den, hitzordua eskatu beharko dute aurrez, 616 64 78 35 telefono zenbakira deituta.

Tolosaldeko herritar guztiei begirako zerbitzua da, eta aholkularitza, kexa eta salaketen bideratzea nahiz prestakuntza lantzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!