Karlos Argiñano eta beste hainbat omendu, Titirijai agurtzeko

Tolosaldeko Ataria 2019ko azaroaren 30a

Argazkia: Iñigo Royo

Topic zentroak hartu du nazioarteko txotxongilo jaialdiaren itxiera.

Titiriteros de Binéfar taldearen emanaldiaren bueltan, omenaldi iluntzea izan da, gaur, Topic zentroan, Titirijai agurtzeko. Karlos Argiñano sukaldaria izan da omendu nagusia, bere telebista saioan Topic-eko txotxongiloei egiten dien tarteagatik.

Horrez gain, Tolosako, Gipuzkoako nahiz EAEko ordezkari politiko nahiz babesleei ere errekonozimendua egin diete. Ekitaldia Telmo Iruretak aurkeztu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!