Oargiko rokodromoan 76 eskalatzaile

Ataria 2019ko abenduaren 3a

Oargiko X. Boulder Txapelketa Herrikoian, helduen mailan 32 parte hartzaile izan ziren eta Gotzon Burgos Barriok irabazi zuen. Gazteetan 44 izan ziren parte hartu zuten eskalatzaileak eta Eñaut Uson izan zen irabazlea.

Iaz baino heldu gehiagok eman zuten izena aurtengoan, eta Gotzon Burgos Barrioren ondoren, bigarren postuan Pablo Portugal Ormaechea sailkatu zen, eta hirugarren Jose Ramon Vidaller Axpe.

Gazteetan, 16 urte azpikoetan, iaz baino zertxobait gutxiagok parte hartu zuten, eta Eñaut Usonen ondoren, Maddi Agirre eta Manex Goenetxea izan ziren bigarren eta hirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!