Gaur, aterpe eta aterkipean

Tolosaldeko Ataria 2019ko azaroaren 30a

Tolosa Kantarik hileko azken larunbateroko hitzordua zuen gaur; aterpean aritu dira, euriagatik.

Tontokalen hileroko zita zintzo bete, eta kalez kale abiatu badira ere, herriko aterpeetako batera jo behar izan dute kantu jirako parte hartzaileek. Horrek ez die umorerik kendu, eta sueltoan ere aritu dira dantzan.

Buelta amaitzerako Itoiz taldearen Lau teilatu kantua grabatu dute, EITB maratoiaren alde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!