Argazki galeria eta bideoa

Erdi Arora bidaia, dantzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko azaroaren 30a

Titiriteros de Binefar taldeak Erdi Aroko kalejira osatu du, eguerdian, haur, gazte nahiz helduen gozamenerako; dantzan jarri dituzte ikusleak.

Gaur iluntzean itxiko dute 2019ko Titirijai nazioarteko txotxongilo jaialdia, eta Tolosako kale eta plazek izango dute horren berri. Eguerdian, Titiriteros de Binefar taldeak Erdi Aroan girotutako kalejira egin dute, Emeterio Arrese plazatik hasita.

Haur, gazte eta heldu askoren jakin-mina piztu du kalejirak, eta haiek guztiak ere dantzan jarri dituzte, dultzaina eta danbor doinuz. Makulu erraldoien gainetik begira izan dute taldekideetako bat, eta gainontzekoek argibideak eman dizkiete, dantza osatzeko.

 

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, kalejira bera errepikatzekoak dira, Plaza Zaharretik Euskal Herria plazara bidean; bai, behintzat, eguraldiak uzten badie.

Ordu berean, bi txotxongilo ikuskizun izango dira. Oilar bat dago zure teilatuan lana, euskaraz, Leidor aretoan, eta Monta Titeres tailerra, Euskal Herria plazan. Azken hau 20:00etan ere izango da, eta haurrek animalia formako txotxongiloak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!