Abenduan jarriko dituzte kopako sarrerak salgai

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Tolosa CF eta Valladolid-en arteko kopako partida abenduaren 18an, asteazkenean, jokatuko da 18:00etan Berazubin.

Hauek izango dira sarreren prezioak: 

  • Harmaila:
        • Helduak 20€.
        • Bazkideak, gazteak (12-20) eta jubilatuak: 10€. 
  • Orokorra:
        • Helduak: 10€.
        • Bazkideak, gazteak (12-20) eta jubilatuak: 5€.

EGUNAK

Bazkide eta abonatuak: Abenduaren 9tik 13ra, Berazubin 18:00-20:00.

Gainontzeko ikusleentzat, abenduaren 14tik 17ra, Iurre Tabernan eta Shanti Kirolaken. 

Deialdia

Tolosa CF-etik ondorengo oharra zabaldu dute: "Kopako sarreren salmentan aukera egongo da denboraldiko abonoa erosteko (30€). Abonoa erosten baduzu, sarrera erdi prezioan ateratzen da! Eta kontutan izan 3. maila, nesken 1. nazionala eta jubenil nazionaleko partidak ikusteko aukera ematen duela. Aprobetxatu aukera!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!