Aulkitik

Erasoan inoiz baino hobeto

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Ixmucane 2019ko azaroaren 28a

Azaroaren 22a iritsi zen, hilabete generaman partida bat jokatu gabe eta taldekide batzuk jada hankak gogortuak genituen eta ligaz zeharo ahaztuak.

Oraingoan, Idiazabalen jokatzea egokitu zitzaigun. Beraz, beti bezala, Tolosan elkartu ginen denok batera joateko. Abiatzeko prest geundenean, istripu txiki bat eduki genuen taldekide batekin, ondorioz, bat gutxiago izan ginen jokatu genuenak. Hasieran, animoak oso goran ez eduki arren, indarrak atera genituen eta gogotsu atera ginen jokora.

Defentsak sutsuki egin zuen lan, baloia atezainarengana iristera eragotziz eta inoiz baino hobe ibili ginen erasoan baloia mugituz.

Aurkari indartsuak eduki arren, gure aldeko golak ez zuten denbora asko behar izan agertzeko. Bigarren zatian Idiazabalgoen aldetik izan ziren golak, berdinketara eramanez. Beraz, partida bina bukatu zen.

Positiboki baloratzen dugu jokoan pasa genuen denbora, beti baita plazer bat Idiazabalgo jokalariekin jolastea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!