Aulkitik

Oihana berriro zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Sebas Osinalde 2019ko aza. 27a, 11:57

Larunbatean Gasteiz aldera abiatu ginen euripean, bazkaldu gabe eta berokiak gainean genituela. Partiduko berri nagusia Oihana Ugartemendiaren debuta: 10 minutu, txalo zaparrada, eta ni hunkituta. Berastegiarrak bi urte eta erdi pasa ditu jolastu gabe lesio arraro horietako baten erruz.

Lehen zatia oso ondo jokatu genuen, aspaldiko partez aukera garbiak jokaldi bikainak eginez. Atsedenaldira abantailarekin joan behar genuen baina baloia ez zen sartu. Bigarren zatia ezberdina izan zen. Aurrerakoak aurrera egin zuten eta baloia gure zelaian gehiago egon zen eta larri-larri ibili ginen; korner dezente, zutoina ere jo zuten baina ez ziguten golik sartu. Pare bat kontraeraso ere izan genituen garbiak, baina aurten gola sartzea gehiago kostatzen zaigu.

Astean zehar egin duen euriarekin zelaia astuna zegoen eta lana ondo egin zuen taldeak. Denak biziki zoriondu nahi ditut, nire neskek merezi dute hori eta gehiago.

Epaileak nire lagunak izan arren, beraien lana ez zitzaidan gustatu.

Azken partidetan ez dugu punturik atera eta oraingoan bai, taldeak irudi txukunagoa eman zuen.

Animoak Oihanari, merezi ditu, urte gogor hauek sufritzen egon eta gurekin egon delako.

Hurrengo partida, larunbatean Berazubin, 16:30ean. Berriozar nafarra aurkari, eta hiru puntuak etxean gelditu behar dira bai edo bai.

Aupa Tolosako neskak! Ieup!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!