Zumardiak iraupen eskiko azoka egingo du ostiralean eta larunbatean

Ataria 2019ko azaroaren 26a

Kultur etxean izango da, ostiralean arratsaldean eta larunbatean goizean; bildutako dirua eski eskolarako erabiliko dute.

Zumardia elkarteak iraupen eskiari eskainitako azoka egingo du ostiralean eta larunbatean, hilak 29 eta 30, Tolosako kultur etxeko beheko solairuan. Ostiralean 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Azokan iraupen eskiko materiala jarriko dute salgai, hau da, iraupen eskiak, berauen finkagailuak eta eski-bastoiak, zehaztu dutenez. Bertan biltzen duten dirua Zumardiaren eski eskolaren autofinantzaketarako erabiliko dutela ere argitu dute.

MUSUTRUK EMANDAKO MATERIALA

Salgai jarri duten materiala Tolosako Aralar Kirolak dendako nagusiak izan diren Anate Iturralde eta Jose Luis Areizaga Txurik Zumardia eski eskolari musutruk emandakoa dela ere zehaztu dute. Horri lotuta esan dute materialak ez duela denda eta hornitzaileen babesik eta beraz, materialak ez duela garantiarik izango, «ondorioz ezin dugu suerta daitezkeen akatsengatik inolako erreklamazio aukerarik eskaini», esan dute Zumardiako arduradunek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!