Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2019

Aldarrikapenak plazara

Ataria 2019ko azaroaren 23a

Azaroak 25aren, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren, harira, hainbat egitasmo egin dira gaur goizean Tolosako Trianguloa plazan: manikiekin egindako esperimentu soziala emakumeen sexualitatearen inguruan, flashmoba eta Batukada Feminista.

Manikiekin egindako egitasmoa Pelusa Proiektuak egin du, Erosotasunetik erotikotasunera izenburupean.  Leire Jauregi Pelusa proiektuko kideak azaldu duenez, "emakumea bere sexualitatean ahalduntzen duen proiektua da Pelusa. Trianguloa plazan jarri dugun egitasmo honekin sexualitateari buruz hausnartu eta pentsarazi nahi izan dugu. Sexualitatea ez egotea pribatutasunean, plazaratzea nahi dugu. Gai tabua da eta  plazaratu nahi dugu, eta batez ere elkarrizketa sano bat sortu herritarren artean". Hainbat maniki jarri dituzte, eta bakoitzak galdera bat zuen eta pintzelen bitartez parte hartzaileek margotu egiten zuten erantzuna.

Azken urteetan egin moduan, aurtengoan ere flashmoba egin da. Modus Operandi taldearen Ezetz da ezetz abestiarekin Mila Garcia de Iturrospek egindako koreografia dantzatu dute. Ondoren, Batukada Feministaren saioa iritsi da.

Erlazionatuak

Batukada Feminista

Ataria 2019 aza 23 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!