Berri Txarrak

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Aiestaran 2019ko azaroaren 22a

Berri Txarrak Wizink center-eko kontzertuan. GAIZKA PEÑAFIEL

Doinua: Irun badaukazu zerbait.

Hogeita bost urtez sokak

astinduz nota orori

Berri Txarrenak eginez

berri onenak askori

Jaio Musika eta Hil

ikasia nuen ongi

Gezur bat mila alditan

bihurtzen zela teori

akorde hoiek entzunez

bilakatu naiz gautxori

negar egin dut askotan

baina ez esan inori

bizitza hontan pasioa

baita guk geuk edonori

exigitzea zilegi

den gutxieneko hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!