Soroa Memorialeko laugarren saioa

Ataria 2019ko azaroaren 22a

Migel Soroa Memomorialeko Ogi Berri Txapelketaren laugarren jardunaldia izango da jokoan igande honetan, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubenilen mailan Zubeldia-Elosegi eta Aimar Egiguren-Emaldi bikoteak ariko dira nor baino nor.

Bigarren partidan, etorkizunekoen mailan, Unai Alberdi-Apezetxea eta Larramendi-Azkarraga bikoteak ariko dira garaipenaren bila. Hirugarren partidan, elite mailakoan, Zubiria-Irazustabarrena eta Urbieta-Gaskue bikoteek neurtuko dituzte bere indarrak kantxan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!