Labur iritsi da Tolosara, geratzeko asmoz

Ataria 2019ko azaroaren 22a

Gainditzenen Sentsibilizazio Astearen barruan, Nazioarteko X. Zine Jaialdia ospatuko da Tolosan. Aurtengoan, Labur izango da protagonistetako bat, zine jaialdiko maskota berria.

NAZIOARTEKO ZINE JAIALDIA

Gorren komunitateak antolatuta zeinu hizkuntzan egindako filmeen nazioarteko lehiaketako sari banaketa Tolosan izango da aurten. Abenduaren 3tik 6ra bitarte egingo dituzte lehiaketarekin lotutako ekitaldiak, ondorengo egitarauarekin:

Abenduaren 5ean, ostegunean gorrei zuzendutako filmeen emanaldia eta ondorengo solasaldia izango dira, kultur etxean, 19:30ean hasita. Eta, abenduaren 6an, ostiralean, 16:30etik 21:00etara, lehiaketan parte hartu duten 15 film laburren proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia izango da Leidorren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!