Elkarrekin Podemosetik agurra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Cabieces Casares 2019ko azaroaren 20a

Gaur aro bat amaitzen da niretzat, dagoeneko modu ofizialean. Duela hilabete batzuk hartu nuen Elkarrekin Podemos Euskadiren zuzendaritzako kide gisa dimisioa eman eta antolaketa erabat uzteko erabakia.

Hainbeste (ez bakarrik politikaz) ikasi dudan pertsona ezin hobeen alboan, hainbeste urte eta dedikazioren ostean, ez da erabaki erraza izan.

Erabakiak bere baitan zekarren hauteskundeak pasa arte dimisioa ez gauzatzea, proiektuari kalterik ez egiteko. Proiektu honetan sakonki sinistu dut eta aurrerantzean hainbat kidek jarraituko duten bertan lanean.

Akatsak alde batera utzita, ez nuen danbateko batekin agurtu nahi, Elkarrekin Podemosen barruan beti egin izan dudan bezala, modu zintzo eta zainduan utzi nahi nuen egitura.

Hortaz, hauteskunde zikloa amaitu ondoren nire dimisioa gauzatu da. Harrotasunez diot Elkarrekin Podemosen parte izan naizela, baina lehen egunetik azpimarratu nuen bezala, nire leialtasuna ez da inoiz alderdi batekikoa izan, herri batekikoa eta herritarrekikoa baizik, orain eta beti.

Guzti honek ez du esan nahi politika uzten dudanik, guztia baita politika eta toki guztietan egiten baita.

Beraz, alkate bezala nahi ninduten 500 tolosarren interesen defentsan jarraituko dut, kolektibo ezberdinetatik eta bereziki Amarotzetik (munduko auzorik hoberenetik?), emozio bereziarekin.

Plazera izan da. Eskerrik asko guztioi. Elkarrekin egindako bidea tatuatuta eramango dut betirako.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!