Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean Idiazabalen eta Tolosako Beotibarren. Tolosa CF Aurrera bi bikoterekin iritsi zen final horietara. Kadeteetan ez zuten txapelik lortu Amianok eta Iztuetak, lehen mailakoen finalean. Bai, ordea, jubeniletan, Beotibarren. Partida estu batean Amiano-Sudupe nagusitu ziren Mundarroko bikotearen aurka.
