Babarrun lehiaketa gastronomikoa andoaindarrek irabazi dute

Ataria 2019ko azaroaren 17a

Marijo Irastorza eta Karlos Jacinto izan dira 33. edizioaren irabazleak. Bigarren, Juan Carlos Aretxaga eta Alberto Zubelzu ibartarrak geratu dira, eskualdeko lehen postuan. Hirugarren postua Albizturrera joan da, Donostian jatetxea duten Juan Mari eta Gemma Aramendirentzat.

Goizean goiz hasi da XXXIII. Tolosako Babarruaren Lehiaketa Gastronomikoa. Gure Kaiola elkarteak antolatuta, Tolosako Trianguloa plazan sukaldariak lanean hasi dira 08:00etan. Sukaldatu ondoren epaimahaikoen txanda izan da 13:00etan. Ondoren, guztiak Zerkausira joan dira prestatua bazkaltzera. Guztira 410 bazkaldar elkartu dira. Sari banaketa ekitaldia arratsaldean izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!