Bideoa

Valladoliden aurka jokatuko du Tolosa CF-k

Ataria 2019ko azaroaren 17a

Eguerdian egin da zozketa, eta Tolosari Valladolid taldearen aurka jokatzea egokitu zaio. Abenduaren 17an, 18an edo 19an jokatuko da kanporaketa (partida bakarrera), Berazubin. Klubeko ordezkariak, beste aurkariren bat nahiago bazuten ere, pozik agertu dira zozketaren emaitzarekin.

Eguerdian, herritarrez eta Tolosa CF-ko ordezkariz bete da Bide Bide taberna. Bertan, klubeko kideekin batera, Errege Kopako lehen kanporaketaren zozketa jarraitzeko aukera izan da. Tentsioa nabaria zen, eta azkenean, Valladolid taldearen aurka jokatuko du kanporaketa horretako partida, Tolosak. Ez da itzulerako partidarik izango, eta beraz, Berazubiko neurketan erabakiko da zein talde igaroko den bigarren kanporaketara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!