Beste hiru bikote aurrera, Ogi Berri Txapelketan

Ataria 2019ko azaroaren 15a

Migel Soroa Oroimenezkoa Ogi Berri txapelketaren hirugarren jardunaldia izan zen jokoan pasa den asteburuan. Jubeniletan, Erkiaga-Azpiroz bikoteak 22-13 irabazi zion Olaizola-Gorrotxategiri. Partida ez zen oso ona izan, eta Erkiaga izan zen nabarmendu zena, 13 tanto lortuz, horietatik 6 sakez. Etorkizunezkoen mailan Larrazabal-Morgaetxeberriak 22-16 irabazi zioten Nazabal-L.Erkiagari. Jaialdiko partida ederrena. Larrazabal eta Morgaetxeberria oso maila onean aritu ziren. Larrazabalek abiadura handia eman zion pilotari eta erremate ugari eginez. Elite mailakoan Murua-I.Elizegi gailendu ziren 22-12 Arrieta-Alduntzin bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!