Tolosa Aurrerako bi talde Gipuzkoako finaletan

Ataria 2019ko azaroaren 15a

Tolosa Aurrera pilota elkarteko bi talde ariko dira lehian asteburu honetan jokatuko diren Gipuzkoako Ezker Horma Eskuz Binakako finaletan. Kadeteen lehen mailan Idiazabalen jokatuko da partida, bihar 11:00etatik aurrera, eta bertan Unai Amiano eta Martxel Iztueta Lapke klubeko Zubizarreta-Garcia bikotearen aurka ariko dira lehian. Jubenilen lehen mailan, Iker Amiano eta Ander Sudupe Mundarro klubeko Lizeaga-Lizeaga bikotearen aurka ariko dira, bihar, 16:00etatik aurrera Tolosako Beotibar pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!