Errifako saria taldeari eman dio bazkide batek

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Tolosa CF-k eskerrak eman nahi izan dizkio izena eman nahi izan ez duen bazkideari. "Hirugarren Mailako taldeari eman dio dirua, afari bat egin dezan. Noski, bera ere gonbidatuta dago afari horretara", azaldu dute taldetik.

Atzoko kopako partidan, Berazubin, errifak saldu ziren. Sarietako bat, errifetan ateratzen zen diru kopuruaren %30a zen. Sariaren irabazlea, Tolosa CF-ko bazkide bat suertatu zen klubetik azaldu dutenez. "Bere izena ez du eman nahi, baina diru hori Hirugarren Mailako taldeari eman dio, afari bat egin dezaten. Beraz, bai zuzendaritzaren eta nola ez taldearen partetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu izan duen eskuzabaltasunagatik. Eta bide batez, taldekideek beraien gonbidapena luzatu nahi diote, afari horretan beraiekin egon dadin".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!