Asteburuan tokatzen zitzaigun aurkaria ez zen guretzat edozein talde, urteetan pike berezia izan baitugu haiekin.
Larunbata 14:00ak, Añorgaren zelaian aurkitzen ginen. Zelai hori gurearekin alderatuz askoz ere txikiagoa da, kategoria honetako txikiena dela esango nuke. Hori kontuan izanda, gure erosotasunetik urrun dagoen zelai bat da, baino gu lehiatzeko prest geunden. Partida hasi genuen, taldea nahiko gustura eta lehiakor ikusi nuen, bakoitza bere posizioa galdu gabe eta ahalik eta tiro beldurgarri gehien tapatzen saiatu ginen, beldurgarriak diot, hain zelai txikia izanda, edozein puntutik egindako jaurtiketa arriskutsua izan daitekeelako.
Aitzitik, bi gol jaso genituen lehen zatian eta ez zitzaigun oso egoera samurra geratu bigarrenerako, baina garaipenaren bila gindoazen. Bigarren zatia, ordea, okerragoa izan zen, ez genuen gure aldetik dena eman eta hori nabaritu zen. Beste hiru gol jaso genituen. Denak burumakur joan ginen aldagelara, pasatakoaz gutxi hitz egin eta etxean hausnartzeko utzi genuen.
Taldea ez dago momentu onean, lesionatu ugari baitaude. Gainera, orain dela gutxi beste albiste txar bat jaso genuen: beste taldekide batek belaunean izandako lesioagatik operatu behar zuela esan zigun. Ni ziur nago pixkanaka taldea osatzen joango garela, hau da, lesionatu guztiak topera egotea lortuko dugula eta horrela hurrengo partidetan eman dezakegun guztia demostratzeko. Nik konfiantza guztia dut nire taldekideengan. Besterik gabe, animo neskak!