Tolosa CFko oinarrizko infantil gimnastak, Espainiako txapeldun

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Sei gimnastek osatu dute taldea, eta lehenengo aldiz parte hartu dute maila horretako txapelketan.

Pasa den ostiralean, Iruñeko Nafarroa Arena Kirol Etxean, Tolosa CF oinarrizko infantil taldeak bere lehenengo estatu mailako txapelketan parte hartu zuen, irabaztea lortuz. Taldea sei gimnastez osatuta dago: Ahetze Olano, Saioa Ceberio, Ane Barandiaran, June Bengoetxea, Aroa Zugasti eta Maite Iturrioz.

Tapizean lana erakusteko ordua iritsi zen 15:21ean, eta lehen postuan jartzea lortu zuten 12.434 punturekin. Infantil mailako txapelketa ez zen iluntzeko zortziak arte amaitzen, eta han izan ziren zain. Azkenean ez zen talderik aurretik sartu eta Espainiako txapeldun bihurtu ziren, atzetik, Madrilgo San Fernando (12.100) eta Murtziako Cronos (11.867) sailkatu zirelarik.

Denboraldi laburra baina gogorra izan da sei gimnasta eta beraien entrenatzaileentzat, baina esfortzu guztiek merezi dutela diote jasotako emaitzaren ondoren. Bihar BECen egingo den Euskalgym topaketan parte hartuko dute denboraldiari amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!