Udaten langile bat gehiago

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Joan den urriaren 31n izan zen Tolosako Udaleko azken ohiko osoko bilkura, eta Udate herritarren arreta zerbitzuran langile bat gehiago aritzea adostu zuten, aho batez.

Udate eraberritu, eta joan den maiatzean jarri zen berriz martxan. Besteak beste, tramiteak azkartzeko makina bat ezarri dute, eta ordutegia ere zabaldu dute, ostegunetan izan ezik, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 19:00etara zabalik egongo baita.

Horrela, bertan sortzen diren ilarei erantzuteko helburuz hasiko da langile berria.

95.350 EUROKO GEHIGARRIA

Aho batez onartu zuten kreditu gehigarria ere, hainbat udal gastutarako.

Batetik, sistema informatikoak berrituko dituzte eta, bestetik, gizarte zerbitzuetako, lorategi eta parkeen mantenurako eta eraikin publikoak mantenduko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!