Bederatzi urte eta erdiko eskaera 2018an egindako bortxaketarengatik

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du, 2018an, etxebizitza batean 20 urteko neska bat ustez bortxatu zuen gizonezkoarentzat. Laster Donostian epaituko dute gizonezkoa.

Neska gaztea, egun batzuk lehenago, 2018ko apirilaren 12an, etxeko lanak egiteko kontratatu zuen 76 urteko akusatuak. Etxean bertan egiten zuen lo emakumeak. 2018ko apirilaren 19ko gauean gertatu zen ustezko bortxaketa. Lanak bukatu, eta etxeko langilea bere gelan sartu zen. Ustezko bortxatzailea, sexu harremanak izan nahi zituela esanez sartu zitzaion gelan, eta nahiz eta emakumea ukatu, erasotzaileak ez zion jaramonik egin, eta ustez bortxatu egin zuen.

Biktimak hurrengo egunean jarri zuen salaketa Donostia epaitegian. Egun batzuetara, Ertzaintzak, gizonezkoa atxilotu eta epailearen aurretik pasa ostean, kartzelara bidali zuen. Ministerio publikoak uste du sexu eraso horiek delitutzat hartu daitezkeela, eta horregatik bederatzi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatu du gizonezkoarentzat. Espetxe zigorra bukatutakoan, zaintzapeko askatasunean jarraitzea nahi du, eta 12 urtean biktimarenganako urruntze agindua izatea eskatu du. Eta eragindako kalteengatik, berriz, 15.000 euroko kalte ordaina.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!