Tolosa CF-k hainbat ohar zabaldu ditu Kopako partidaren harira

Ataria 2019ko azaroaren 12a

Bihar, azaroak 13, Berazubin kopako partida jokatuko du Tolosa CF-k Pontellas CD-ren aurka. Klubetik hainbat ohar zabaldu dituzte:

1.- Tribunan egongo diren ikusle guztiek, partida zehatz honetarako banatuko diren sarrera edo gonbidapenak izango dituzte.

2.- Bazkide eta abonatuek, doakoa izango dute (txartela pertsonala eta besterenezina izango da).

3.- 3. Mailako 4. taldeari dagozkion paseak ez dute balio izango partida honetan.

4.- 16 urtez azpiko gazteek sarrera doanik izango dute (baina zutik egoteko gunean jarri beharko dute).

5.- Tolosa CFk luzatu ez dituen paseak dituztenak ere, zutik egoteko gunetik ikusi beharko dute partida.

 

SARREREN PREZIOA:

  • Tribuna: 10€
  • Zutik: 5€

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!