Irene Caminosek ez du lortu finalera pasatzea

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Ez da posible izan. Txinako Chengdu herrian jokatzen ari diren Munduko Biketrial Txapelketaren finalerdia jokatu du Irene Caminos tolosarrak, eta zazpigarren amaitu du. Lehenengo sei postuek ematen zuten finalera joateko txartela.

Oso puntu gutxiren faltan geratu da Caminos finalerako sailkapena lortzeko. 400 puntu lortu ditu finalerdian, eta bere aurretik seigarren postuan sailkatu den Alzbeta Pecinkova txekiarrak 410 puntu jaso ditu. Finalera pasatzeko helburuarekin joan da Txinara Caminos, baina berak esan moduan, errespetu gehiago zion finalerdiari finalari baino, eta azkenean ez du lortu larunbateko finalerako txartela. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!